1. |
Sua
02:59
|
|||
2. |
Uharte goian
04:18
|
|||
Lana bukatuta hondarraz amesten
Hutsa, harra ta lanjerra gainditzen
Iritsi, jautsi ta pausatu
Lasaitzen naiz, nire uharte goian
Ekaitzetan ere koloreer so egon
Hemen nehork ez zitu lurperatuko
Presiotik barnera biltzera
Hain beste nahi, nire uharte goian
Ez partekatu nerea!
Zatikatzea ez pentsa!
Nire xokoa ez da salgai
Babesturik naiz nire uharte goian
Zurea ez parteka!
Izan gutxiren beharra!
Nire xokoa ez da hargai
Zaindurik naiz nire uharte goian
Azkarturik naiz nire uharte goian
Askaturik naiz nire uharte goian
Bizirik naiz nire uharte goian
|
||||
3. |
Ind-harra
03:59
|
|||
Gaur ohera noa ber ametsen egitera
Argizariak itzalita, burumuinan : ind-harra.
Harra-patzeko zaila, harra hunkitzean, goza!
Partizioaren bidean inspirazioan niz bat batean
Jeikitzean berriz, iratzarrita, indharra pitz
Marmarretan barruratzen
Ene eguna has dezaten
Arnasa berritzen, Idekizan! Aterazan!
Dezibelez betetzen, beteta, azkartzen!
Soinua gehitu, ateak idek!
Doinua sortu ta ikara erein!
Ero edo eri, ind-harraz naiz elikatzen
Entzun ta entzuten beti, besteekin da ikasten
Informaziotik aberastasunera, bide luzeegi da
Burrunba buruan, sustut ez ibili zure munduan
Parteka ta goza, ederki goza!
Gure izatean da : borrokatu ala hil, jaio ind-harra bil
Soinua gehitu, ateak idek!
Doinua sortu ta ikara erein!
Jaio indharra bil!
Jaio.indharra.hil!
|
||||
4. |
Noraino
04:03
|
|
||
Mugak apurtu, martxan jarri
Gure nahiak adierazi
Itsu zira ta itsusia
Hor geldi ala ideki?
Bainan nork du hemen murrizten
Barnean dugun irudimen?
Lotsatik kanpo, pentsamenduraino
Hegalak dizkigute erreko !
Mendi, gorputz, soka, erotasuna
Bainan noraino ?
Ur gainean sinetsiarazi nahi izan ziguten
Arrazoiak gaituela harrapatuko
Ibaietan lo bainan erne izan gaitezen
Oztopoek gaituzte esnatuko !
|
||||
5. |
Publi-izate
03:59
|
|||
Berriro ohetik erortzen
Onura goizik da irabazten
Behin gastatuta argira goaz
Ibiliz xederik gabe.. Hats!
Publi-izate parez pare
Atxilotua horren barne, kondenatua
Nor da hobe? Noiz da merke?
Akigarriak izan gaitezen eta…
Gau berriro, berpizten dute kea
Gaur berriro, egon ero
Gaur berriro, liluragarriak dira
Kate ezin ikusiekilan
Pantailak soilik aintzinean
Mendiraino…
Airea sosa bihurtzeko,
Propaganda zakuraino
Zakuraino… Zakur baino basago!
Publi-izatean preso!
Gau berriro, eros dezagun pena
Gaur berriro, egon ero
Gaur berriro, sal dezagun ilusioa!
|
||||
6. |
Izadiktiboa
04:33
|
|||
Noizpait senditu nuen hori,
Ez nezakeen, ez, ez dakit, esplikatu nehorri
Harekin ez niz gehiago ni...
Gehiago ni... Gehiago ni...
Gehiago niz!
Adixkide adigaitza!
Bien zorionaren gaitza!
Ta, lagun gaitza!
Izen gabekoa !
Zainetan sartzen zaut xuabe,
Ni niz, bainan, ni izan gabe.
Izen gabe!
Adikzioak nau sortzen.
Bainan, ni ez izaitean
Ni banintz azkenean:
Izadiktiboa?
Hiltzen nauen ni hura
|
||||
7. |
Versus
04:25
|
|||
Mendi tontorretik jalgia
Doi bat basa, baserri batean sortua
Lagun behi, ardi, erdi eri
Kasu mamuak harpetik alde egin dik
Eta bam! Mende huntan da iritsi
Hobenduna atxeman ta ihesi
Mendekuaz elikatua
Iragana dauka soilik geroa
Daviden aurka galtzaile beti
Lehen gatazka baizik ez du irabazi
Historiak dio galtzaile beti
Eskua hartu nahi dik berriz
Mendi tontorretik jalgia basamortura !
Begiz begi, “Haugi David
Errudunen artean bizi gira!”
Ustezko borroka zeukaten
Orain aurpegi faltsuak dira erortzen
Ustezko etsaiak ziren
Maskarada bat dea?
Desafioa! Eginbidea!
Versus, versus !
Bi mamuak parez pare
Bainan nor da Goliath, David gabe?
Olibondo ttipia Versus Haritz azkarra
Bizirik atera dena Versus Klaseko azkena
Hor diat Versus Dabil Goliath
Abil Versus Gorila bat
|
||||
8. |
Da Huts
02:12
|
|||
9. |
Elurpean
07:09
|
|||
Munduaren puntara ihes egin nahi, aintzinetik nakien hurrengo gai
Obraren porroskak ereinez bidean, mendi tontorrerat banator
Ene zakuan ez duzue aurkituko, ez orratz, ez sos, ez zauri lotzekorik
Bainan ozeano astun bat, malko olatuz beterik
Zure eleek akitu naute, baina zure dudek esnatu naute
Atxik zure arauak itxurendako, kontrolatu nahi dut berriro!
Bakartasuna lagun bakarra, zorion, poza hunkitzera noa
Hor nago, ohartzen zirezte? Ilargiek eguna ikusten dute
Hain hurbil lurra doa lurrera, airean zerua izaki bat da
Indarrik gabe etzaten naiz.. Elurpean
Elurpean, elurpean, elurpean, ez nintzen igan
Bakartasunean, iguzkiaren esperoan,
Aitortzekotan beti sinestekotan, huts gogorra gainean
Elurpean
|
Streaming and Download help
If you like Goliath, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp